Aramaioko San Martin eskolako guraso elkarteak hirugarren aldiz antolatu du patinaje ikastaroa. Lehen saioa atzo egin zuten eta datozen bi domeketan ere bilduko dira kiroldegian. Gero, martxoaren 17an, Gasteizko izotz pistara irteera egingo dute, ekimena borobiltzeko. 65 bat lagunek eman dute izena, hiru taldetan banatuta: Haur Hezkuntzako ikasleak, Lehen Hezkuntzakoak eta gurasoak. Atzo egin zuten lehen saioa eta kanpoan elurra protagonista izan bazen ere, antolatzaileek pozik agertu dira erantzunarekin.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.