Hauexek dira gaur Aramaion jokatu den kanporaketako puntuaketak:
- Manex Agirre: 354 puntu.
- Ander Solozabal: 291,5.
- Andere Arriolabengoa: 289.
- Paula Amilburu: 286,5.
- Unai Mendibil: 281,5.
- Zigor Enbeita: 280,5.
Irristada dezente izan dira Arabako Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoan, Aramaion. Manex Agirrek, irristadaren bat bai, baina zuzen eta hamarreko txikian eta kartzelan artez kantatuta lortu du herrian alde zabalez finalaurrekoa irabaztea. Nekezago aritu dira Andere Arriolabengoa eta Paula Amilburu aramaioarrak. Ofiziotan ondo hasi da Arriolabengoa, eta Amilburuk kartzelan egin du ariketarik onena.
Arriolabengoa, azken finalaurrekoaren faltan, finalerako sailkatuta dago, behin-behinean.
Aramaioarrez gain, Ander Solozabalek lan txukuna egin du bai ofiziotan eta bai kartzelan, eta Unai Mendibil eta Zigor Enbeita azken bi sailkatuak aritu dira irristakorren, tartean puntu onik utzi duten arren.