Orixol mendizale elkartea oso pozik eski irteerarekin

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko otsailaren 22a

Orixol mendizale elkartearendako arrakasta borobila izan zen joan den asteburuko eski irteera. Formigal, Astun eta Candanchu aldean ibili ziren, giro ederrean: "Sekulako eguraldia egin zuen, oso gustura ibili ginen eta ez zen inor lesionatu", diote. Aramaioarrez gain, Arrasate eta Bergarako jendeak ere egin zuen bat deialdiarekin. Guztira 41 lagun elkartu ziren, iaz baino 13 gehiago. Orain mendi eta sagardotegi irteera antolatzen dihardute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak