Aramaioko Santa Ageda eskean jasotako dirua, Harreman eta Caritas erakundeetara

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko otsailaren 22a

Azken urteetako Santa Ageda batzerik herrikoiena eta jendetsuena izan zena arrakastatsua izan da diru bilketari dagokionez ere. Bittor Kortabarria Bizente Goikoetxea abesbatzako presidenteak jakinarazi duenez, 665 euro batu ziren guztira. Harreman eta Caritas erakundeetara bideratuko dute diru hori, 332 euro bakoitzari. Antolatzaileek eskerrak eman dizkie borondate ona erakutsi zuten herritarrei, Bertso eskolari, Trikitixa eskolari eta Bizente Goikoetxea abesbatzari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak