11:00etan hasiko dira finalak; zortzi mahai jarriko dituzte Eki tabernan eta beste zortzi Añain. Arratsalderako zortzi bikote sailkatuko dira eta horiek guztiek Dukiena jatetxean bazkalduko dute, antolakuntzaren kontu. Bazkalostean Ekin jokatuko dira kanporaketa erabakigarriak. Bikote irabazleak, txapela, garaikurra eta Lesakako Atxaspi hotelean egonaldia izango ditu sari. Bigarren eta hirugarren sailkatuek, berriz, otar bana jasoko dute.