Sarrerak salgai zapatuan Aramaion jokatuko den Arabako Bertsolari Txapelketako 2. finalaurrekorako

Goiatz Arana Begiristain 2013ko otsailaren 18a

Herri bertako hiru bertsolari ariko dira kantuan: Manex Agirre, Paula Amilburu eta Andere Arriolabengoa. Eta horiekin batera, beste hiru: Ander Solozabal, Zigor Enbeita eta Unai Mendibil. Olatz Santocildes izango da gai-jartzailea. 18:00etan hasiko da saioa, kultura etxean.

www.bertsosarrerak.eu webgunean erosi daitezke sarrerak eta baita leihatilan bertan ere. Arruntak 6 euro balioko ditu; bazkideek 4 euro ordaindu beharko dituzte; eta 16 urtetik beherakoentzat dohainik izango da.

Pasa den zapatuan Izarran jokatutako 1.finalaurrekoan Asier Otamendik irabazi zuen, beraz, bera da lehenengo finalista definituta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak