Ezin da ahaztu lehiaketa horrek arrakasta handia duela San Martin eskolako ikasleen artean. Hala, antolatzaileek ipuinen luzera zehaztu dute ikasleendako: Lehen Hezkuntzako lehen zikloko ikasleek luzera librea izango dute eta bigarren zein hirugarren ziklokoen ipuinek, berriz, bi orriko luzera izan beharko dute gutxienez. Gainerako parte hartzaileen ipuinek hiru orri izan beharko dute.
Martxoaren 15a baino lehen
Lanak martxoaren 15a baino lehen utzi beharko dira Udal liburutegian. Ikasleendako sariak liburuekin trukatzeko izango dira eta helduen ipuinik onenak, berriz, 100 euroko saria eta liburu bat jasoko ditu. Sari banaketa apirilaren 26an egingo da Kultur etxean (18:00). Ipuin irabazleekin liburuxka bat egingo dute.