Aurretik beste hiru edo lau erakusketa antolatu izan ditu Mendikutek, baina oraingoan muntaia bat prestatu duela adierazi digu argazkilari aramaioarrak: "Lehen aldiz prestatu dut halako muntaia bat.
Kartoia erabiliz erakusketa txukunago bat jartzeko ez dago dirurik eta merkeena da halako ikus-entzunezko bat prestatzea. Sastiñan proiektagailua dagoela aprobetxatuko dugu eta horrela dirua aurreztu". Paraje ederrez gain, herritarren argazkiak ere ikusi ahalko dira.
Erakusketa gaur irekiko da, 19:00etatik 20:00etara. Bihar ere bisitatzeko aukera egongo da, ordu berean. Domekan, berriz, arratsalde osoan egongo da zabalik, 13:00etatik 20:00etara.