Hainbat errepide itxi behar izan dituzte eta badira oraindik etxetik autoan irten ezin daitezkeen bizilagunak. Hori da Induspe Goiko baserrikoen kasua: "Lurra ezin dugu oraindik errepidetik jaso, euria ari du-eta etengabe. Udaleko arkitektoa egon da eta esan digu badaezpada ez ukitzeko. Amak 87 urte ditu eta orain bertan ezin da etxetik irten medikuarengana joateko, adibidez", diote.