Aratuste-zapatuan, saia agertu zen Aramaioko udaletxe ondoan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko otsailaren 13a

Aratuste-zapatuan sai bat agertu zen Aramaioko udaletxe ondoan. Gaua inguruko zelaietan igaro ondoren zapatu goizean udaletxe ondoko etxe baten horman agertu zen. Dardarka zegoen eta adituen arabera, gaixorik egongo zen seguruenik. Ertzaintzari abisua eman ostean, Martioda hegazti zentroko arduradunek eraman zuten hegaztia. Ikusmin handia piztu zuen haur eta nagusien artean. Aramaioko Aratusteek gonbidatu berezia izan zuten, beraz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak