San Martin Eskolakoek Erdi Aroa ekarri zuten Aramaiora

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2013ko ots. 9a, 12:51

Aramaioko San Martin Eskolakoen mozorro festak, Erdi Aroraino hurbildu gintuzten, atzo, egubakoitzean. Aramaio menpean zuen Bajongo kondea, Juan Alonso Mugikakoa eta Butroikoa zena, buru zuen Erdi Aroko aratuste jai honetan, garaiko pertsonaiekin batera ikusi genituen: bufoiak; sorginak; ehiztariak; koplalariak eta tenplarioak.  Eguraldiak baldintzatuta, Herriko plazan beharrean, frontoian egin zuten festa.

Talde bakoitzak aurrez ondo prestatutako dantzak, abestiak, zein askotariko antzezpenak egin zituzten Bajongo kondeari eskainitakoak. Ikuskizuna amaituta, txokolate gozoa jan zuten, bertaratutako ikasle, irakasle eta gurasoek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak