Ikerketak hainbat datu eman ditu. Pertsona edadetuen %65,1ari bere egoera fisikoak ez dio eguneroko bizitza mugatzen, eta zailtasun aipagarriena da eskailerak igotzea. Era berean, %76,9ak gaixotasun kardiobaskularrekin lotutako botikak hartzen ditu egunero.
%90,8a ia egunero erlazionatzen da inguru sozialarekin
Bestalde, adineko aramaioarren %90,8a ia egunero erlazionatzen da inguru sozialarekin. Jarduera mailan ere datu onak eman ditu diagnosiak: %53,9ak eguneroko jarduera normalak egiten ditu, %29,2ak erregularki jarduera fisikoren bat egiten du, eta %16,9a ia guztiz ez aktiboa da.
Amaitzeko, Udal zerbitzuak jasotzeko zailtasunak dituzten adineko herritarrak %10,7 dira. Beste ondorio aipagarri bat da Arrasateko zenbait zerbitzu Aramaiora ekartzeko beharra dutela.