2011ko txapeldunaren arabera, ez dago faboritorik: "Arabako bertsolaritzak duen abiadura ikusita, bi urtetan asko aldatzen dira gauzak. Paula [Amilburu] da horren adibide: lehen aldiz hartu du parte txapelketan eta bost kanporaketetan puntu gehien berak bildu ditu". Azkenik, aurten bertsokera ezberdin asko dagoela aipatu du Agirrek.