Orixol mendizale elkarteak eski irteera antolatu du Formigal, Astun edo Candanchura. Otsailaren 15ean irten eta hilaren 17an bueltatuko dira. Izena eman behar da hilaren 7a baino lehen, eguena. Honako kontu korrontean sartu behar da dirua: 3035 0161 28 1611005178. 150 euro da prezioa –bazkideek 140– eta horren barruan sartuko dira bi gau, bi gosari, zapatuko afaria, autobusa eta forfaitak. Zapatuko zein domekako bazkaria norberaren kontu, eta eskiatzeko materiala ez da prezioan sartzen; estazioan bertan alokatu ahalko da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.