Aramaioko Uribarri auzoan ere zapatuan egin zuten urteroko Santa Ageda bezperako batzea: "Azken urteetako jendetsuena izan zen. Azkenean eguraldiak ondo eutsi zion, nahiz eta txingor zaparrada batzuk ere izan genituen. Arratsaldean elkartu eta auzo guztia baserriz baserri zeharkatu ostean elkartean afaldu genuen, giro ederrean", adierazi digu auzotar batek. Gaur, berriz, Barajuen auzoko bizilagunen eta San Martin eskolako haurren txanda izan da. Aurten, zalantza barik, indar berezia hartu Santa Ageda batzeak Aramaion.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.