Aratuste asteburuko atsedenaren ostean, txapelketak bere bidea jarraituko du eta bigarren faseari ekingo dio finalaurrekoekin. Hiru finalerdi jokatuko direnez zaila egongo da finalera sartzea eta horrek interesgarriagoak egingo ditu bigarren fase honetako saioak.
Gauzak horrela, 18 sailkatuak horrela banatuko dira:
- Otsailaren 16an, Izarra: Asier Otamendi, Serapio Lopez, Rikardo Gonzalez de Durana, Xabi Igoa, Orlando Arreitunandia, Irati Anda.
- Otsailaren 23an, Aramaio: Paula Amilburu, Manex Agirre, Zigor Enbeita, Unai Mendibil, Andere Arriolabengoa, Ander Solozabal.
- Martxoaren 2an, Dulantzi: Oihane Perea, Iñaki Viñaspre, Izar Mendiguren, Felipe Zelaieta, Ruben Sanchez, Jagoba Apaolaza
Martxoaren 16an jokatuko da finala Gasteizen.