Iturrieta sagardotegian topatu ditugu guk eguerdian goiz guztian kantuan ibili ostean tripa betetzen; hori ere egin beharrekoa da-eta. Bazkalostean Arragako baserrietan hasiko dira eta handik beherantz egingo dute: Basagoitia, Errota Berri eta Zalgo, besteak beste. Gero Ibarrara jaitsiko dira azken saioa egiteko, 18:00ak aldera.
Hotzak eta txingorrak ez ditu aramaioarrak kikildu eta argi utzi dute eztarriz sano dabiltzala eta kantatu nahi dutela gogoz!