Lautadako bertso-eskolako kideek kategoriazko afaria prestatu zuten. 70 entzule elkartu ziren eta afaldu ostean hasi ziren bertsolariak kantuan. Aintzane Irazusta gai-jartzaileak gidatutako saio horretan, Iker Olabarrietak, txapelketan debutanteak lan txukuna egin zuen. Jon Ruiz de Pinedo zalduondotarrak Lautadako jarraitzaileen txalo beroak jaso zituen. Gainerakoek, horien artean askotan txapeldun izandako Oihane Pereak, ondo bete zuten euren papera, eta azkenean, hala gelditu zen sailkapena: Oihane Perea (152 p.), Felipe Zelaieta (145 p.), Ruben Sanchez (142,5 p.), Andere Arriolabengoa (142,5 p.), Iker Olabarrieta (128 p.), Jon Ruiz de Pinedo (117 p.). Beraz, Oihane Perea zuzenean sailkatuta finalaurrekoetara eta besteak sailkapen orokorraren zain geratu dira.
Hain zuen, bihar, dokemam jokatuko den azken kanporaketan argituko da nortzuk lortuko duten txartela hurrengo faserako. Biharko kanporaketa Lantziegoko Iradier tabernan jokatuko da, 14:00etan, eta besteak beste, Manex Agirre aramaioarrak hartuko du parte.
Larunbatean laugarren kanporaketa Laudion eta igandean Lantziegon azkenekoa
jokatuko da. Informazioa gehiago eta txapelketaren jarraipena ondorengo web gunean
www.arababertsozale.org