Maider Unda pregoilari Arabako San Prudentzio jaietan

Goiatz Arana Begiristain 2013ko urtarrilaren 30a

Borrokalari oletarrak Eli Pinedo eta Patricia Elorza eskubaloi jokalariekin batera esango du pregoia. 2012ko Londresko Joko Olinpikoetatik domina jantzita itzuli izanagatik aukeratu dituzte arabarren patroiaren izenean ospatuko dituzten jaiei hasiera emateko. Apirilaren 23an izango da, kirol-ukituarekin aurten. Diputatuen Kontseiluak erabaki du hala izatea, gaur –eguaztena–, eta iazko Londresko jokoetan parte hartutako arabar olinpiar denei Arabako Foru Aldundiak orain gutxi eskainitako omenaldia osatzera dator.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak