Aramaioko Aratusteetako bazkarirako txartelak, otsailaren 5era arte

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko urtarrilaren 29a

Aramaion otsailaren 9an izango da Aratusteetako egun handiena. Udalak eta ATGA-k –Aramaixo Tropikaleko Gazte Asanblada– egun osorako egitaraua prestatu dute. Herri bazkarirako txartelak otsailaren 5era arte egongo dira salgai herriko tabernetan, 15 eurotan. Martitzenean, hilak 12, Aratusteetako tailerra egongo da haurrendako, ludotekan (17:00).

Egitaraua (otsailak 9):

12:30: Triki-poteoa, Bizente Goikoetxea plazan hasita.

14:00: Herri bazkaria San Martin eskolako jangelan (txartelak otsailaren 5era arte salgai herriko tabernetan, 15 eurotan)

17:00: Kalejira pilotalekutik

18:00: Mozorro lehiaketa Bizente Goikoetxea plazan

Ondoren: Txokolate-jana, umeendako tailerra eta kale animazioa Ttek elektrotxaranga taldearen eskutik.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak