Paula Amilburu aramaioarrak finalerdietarako txartela lortu du bere estreinaldian

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko urtarrilaren 28a

Paula Amilburu aramaioarrak ezusteko ederra eman zuen atzo Arabako Bertsolari Txapelketaren barruan Elosun jokatu zen bigarren kanporaketan. Bere estreinaldian, 19 urteko bertsolari aramaioarrak finalerdietarako txartela lortu zuen zuzenean, merezimendu osoz. Hainbat urtetan finala jokatu duen Iñaki Viñaspre bigarren sailkatu zen. Astelehen gozoa izango da gaurkoa bertsolari gaztearendako. Zorionak!

  • Xabi Igoa bigarren sailkatu zen lehen kanporaketan
  • Epaileek emandako puntuazioa hauxe izan zen: Paula Amilburu (158, 5 p.), Iñaki Viñaspre (156 p.), Rikardo Gonzalez de Durana (154,5 p.), Xabier Lopez de Santiago (134,5 p.), Beito Martinez (131 p.), Maialen Saez de Okariz (121,5 p.).

    Azken kanporaketak asteburuan

    Datorren asteburuan Agurainen, Laudion eta Lantziegon jokatuko dira azkeneko kanporaketak. Saio hauen irabazleekin batera eta puntuazioz sailkatuko direnekin osatuko dira otsailaren 16an, 23an eta martxoaren 2an jokatuko diren finalaurrekoak.

    ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

    Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

    WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

    TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


    Harpidetza aukera guztiak