Maria Izagaren lehenengo txapelketa
Maria Izagak lan txukuna egin zuen, 19 urteekin bere lehengo aldia zen Arabako Bertsolari Txapelketan parte hartzen zuela. Baina gainerakoek ere ondo egin zuten euren lana. Askotan txapeldun izandako Asier Otamendik ondo egin zituen lanak, lehenengo kanporaketako saioa irabaziz. Horrela gelditu zen sailkapena: Asier Otamendi (157,5 p.), Xabi Igoa (147 p.), Unai Mendibil (145,5 p.), Orlando Arreitunandia (143,5 p.), Irati Anda (142,5 p.) eta Maria Izaga (128 p.). Hortaz, Asier Otamendi zuzenean sailkatu da finalaurrekoetara eta besteak sailkapen orokorraren zain geratu dira.
Domekan Paula Amilbururen txanda
Bigarren kanporaketa, bihar, domeka, jokatuko da Elosun. Nagore Irazabalen aginduetara sei bertsolari arituko dira: Iñaki Viñaspre, Beito Martinez, Rikardo Gonzalez de Durana, Paula Amilburu aramaioarra, Maialen Saez de Okariz eta Xabier Lopez de Santiago.