Herriko eragile ezberdinek egin zuten bat deialdiarekin. Jende larregi agertu ez bazan ere ordezkaritza zabala lortu zuen hitzorduak: herriko kultur taldeak, San Martin eskola eta Udaleko ordezkariak, esaterako.
Martxoaren 22an jaialdia
Lehen bilera horretan erabaki zen Korrikaren etorrera girotzeko martxoaren 15erako antzezlan bat antolatzea –zehazteke dago oraindik zein obra izango den–. Martxoaren 22rako, berriz, egitarau berezia antolatuko dute: San Martin eskolak Korrika Txikia antolatuko du goizean eta arratsaldean herriko talde ezberdinekin jaialdia egingo da Kultur etxean. Oraindik hainbat kontu zehazteke daude, atzoko lehen bilera taldea eratzeko eta lehen urratsak emateko deitu zuten-eta.