Biharko Bertso Egunean Manex Agirre izango da

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2013ko urtarrilaren 25a

Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen eskutik, Bertso Eguna, izango da bihar, zapatua, Donostian. Egun osorako egitaraua izango da: 12:00etan, Bulebarrean, Bretxan eta Konstituzio Plazan; 18:00etan, Kursaaleko Areto Nagusian ekitaldi nagusia eta 21:00etan, dagoeneko txartelak agortuta dauden afaria. Debagoieneko bertsolari bakarra izango da biharko egitarauan: goizeko saioan, Manex Agirrek Bretxan du hitzordua.

Goizekoan, sei bertsolari izango dira; horien artean, Manex Agirre. Sarritan jotzen dute aramaioarraren atea, iaz arratsaldeko saioan izan zen. Saio bana egingo dute Bulebarreko erlojuan eta Bretxako merkatu parean. Ondoren, Konstituzio plazan, bertsolariez gainera, Haatik konpainiako dantzariak ere arituko dira.

Kursaalen, krisiei bertsoak

Arratsaldeko saioak krisiak izango ditu ardatz; gizakiak bizitzan zehar aurre egin beharreko gora-beheren inguruan bertsotan jarriko dituzte 12 bertsolari.  Honakoak, taularen gainean, izango diren bertsolariak: Beñat Gaztelumendi; Etxahun Lekue; Jexux Mari Irazu; Ramuntxo Christy;Jon Maia; Ander Solozabal; Igor Elortza; Maialen Lujanbio; Jone Uria; Andoni Egaña; Eneko Lazkoz eta Uxue Alberdi. Horiez gainera, askotariko artista gonbidatuak ere bai.

Sarrerak eskuragarri

Sarreren salmenta azkar doan arren, eskuragarri daude: www.bertsosarrerak.eu atarian: 18 euro (orokorra); 12 euro (bazkideentzako) eta 8 euro (gazteentzako).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak