Gaur Iturrietan… txoooootx!!!

Ubane Madera 2013ko urtarrilaren 17a

Sagardotegi denboraldia hasteko guztia gertu dute Aramaioko Iturrietan, izan ere, iluntzerako egin diete gonbitea aurtengo zukua dastatzen lehenengoak izan gura dutenei. Kupelak zabaltzen laguntzen, gainera, Arrasateko Gose musika taldeak, txalapartariek, bertsolariek eta trikitilariek jardungo dute. Hitzordua, 20:00etan.

Arabako Sagardo Berriaren eguna dela-eta aukeratu du Aramaioko Iturrietak gaurko eguna aurtengo sagardoa estreinatzeko. Guztira, 17.500 bat litro ekoiztu dituzte aurten, iaz baino gutxiago, berez, sagar gutxiago ere egon delako. Hala ere, kalitatezkoa izango da Aramaion ekoiztutako urre koloreko edaria: "Edateko oso erraza da; publiko orokorrarendako sagardoa da. Suabeagoa, erraza. Gure helburua da sagardo munduan jende asko sartea eta gerturatea, publiko guztiarendako sagardoa egitea", aurreratu du Juanjo Peciñak, Iturrieta sagardotegiko ugazabak. Peciñak 16 urte daramatza Iturrietan, eta krisi garaia den arren, euskaldunok sagardo denboraldiari erantzun ona emango diogula uste du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak