Lurra kentzeko lanak Kurtzeta mendatean

Julen Iriondo 2013ko urtarrilaren 16a

Aramaiotik Legutiora bidean, Kurtzeta mendateko egoera ari da hobetzen poliki-poliki: lanean ari dira bertan eta gaurko garbituko dute erabat, baina autoek txandaka pasatzen jarraitu beharko dute, momentuz.

Atzo, martitzena, hainbat lurjausi gertatu, lurrak eta zuhaitzek errepidea hartu eta zenbait denboraz itxita ere eduki behar izan zuten. Atzo bertan ireki zuten errai bat, eta semaforoa jarri autoak txandaka pasatzeko. Gaur eguerdian lanek jarraitu egiten zuten. Bidera eroritako zuhaitzak erretiratuta, hondeamakinarekin lurra bide bazterrera erretiratzen ari ziren.

Arabako Foru Aldundiko teknikariek adierazi digutenez, gaur bertan utziko dute bidea garbi, baina semaforoak ez dituzte kenduko, lurra eta zuhaitzez gain errepide zatiak ere hautsi baitira zenbait bide-bazterretan. Hemen ere lurrazala egonkortzeko plan orokorrago bat beharko omen da, berriro halakorik gerta ez dadin saiatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak