Estolda-zulotik gainezka egin du urak Aramaion

Monika Belastegi Aranzabal 2013ko urtarrilaren 15a

Euriak etengabe dihardu eta egoerak okerrera egin du. Aramaion, esaterako, estolderia-zulotik gainezka egin du urak eta ur-jausia eragin du erdigunean.

Pedro Ignacio Barrutia kalean egin du gainezka eta urak errepidea hartu du. Udal langileek erretena egin dute zakuekin eragina txikitu eta ura errekara bideratzeko. Irudian ikus daitekeen moduan, ur-jausi itxura hartu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak