Zabaldu dute Kurtzeta

Eneko Azkarate Laspiur 2013ko urtarrilaren 15a

Mendi zati bat errepidera erori da Kurtzetan. Luizia 13:00ak aldera gertatu da, Kurtzetako gainetik gertu, eta errepidea itxi egin dute. Dagoeneko baina zabalik dago errepidea. Hala ere, Aramaioko Udaletik aholkatu dute zati horretan kontuz gidatzeko. Era berean, Arexolara joateko Uribarriko bidea hartzeko gomendioa ere egin dute Udaletik. Herrizaingo sailetik adierazi dutenez, gaur goizean Euskal Autonomia Erkidegoan 70 abistuk gora jaso dituzte lurjausiak direla-eta.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak