Gainera, baserri ondoko beste gune baten ere ur asko dago eta lur mugimendua izan dela dio Zumaldek. Bestalde, datozen orduetan Arriolako bizilagunek kontu handiz egin beharko dute etxerako bidea bazterrean lurra dezente mugitu delako.
Arazoak Ibarran bertan ere bai
Bestalde, atzo Ibarran bertan euriak arazo txikiren bat ere sortu zuen. Menditik zetorren urak zikinkeria ekarri zuen Bizente Goikoetxea plazara arte: "Etxeren batera ura sartzear izan zen. Normalak dira halako gertaerak horrenbeste euri egiten duenean", dio aguazilak. Zikinkeria "potoloena" garbitu dute dagoeneko.
Behean azken orduetan eman diren lur mugimenduak islatzen dituzten irudi gehiago:
Arriola auzorako bidea.

Induspe Goiko baserrirako bidea. Atzean, hondeatzailea ikus daiteke.

Eki taberna ondoan ura irten eta irten dabil.