2013ko aurrekontuak: iaz baino %20 gehiago Aramaio kudeatzeko

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko urtarrilaren 17a

Aramaioko Udalak 2013ko aurrekontua onartzeko lehenengoz abiatu duen parte-hartze prozesua joan den zapatuan amaitu zen. Orain, urtarrilaren 30eko osoko bilkuran onartzea besterik ez da geratzen. Udalak Aramaio kudeatzeko iaz baino diru gehiago izango du, %20 gehiago. Igoera hori Diputazioaren ekarpenearen gorakada –FOFEL delakoa– eta basoetatik jasoko den diru kopurua hazi egin delako dator. Hala, Udalak bi milioi euro pasatxo –2.191.365,65 euro, hain justu– izango ditu Aramaio kudeatzeko.

Gaurko bilera irekian Ramon Ajuria alkateak, batzorde bakoitzeko sarrera eta gastuak zehazteaz gain, herritarrek egindako proposamenen artean onartu direnak eman ditu aditzera. Onartutako eskaeren artean daude, besteak beste, kiroldegiko gimnasioa (42.000 euro) eta aldagelak berritzea (35.000 euro), auzoetako eskaeretarako partida (21.800 euro), Sastiñarako eta kiroldegirako berogailu sistema jartzea (3.200 euro) gaztetxean konponketak egitea (2.000 euro), Aramaio Basarri Barri fundazioarendako eguna antolatzea (2.000 euro), Bidezko merkataritzaren aldeko eguna antolatzea (1.000 euro) eta Kultur etxean berritze lan txiki batzuk egitea (1.400 euro).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak