Aramaioko egunsenti eder eta ikusgarriak, erretratatuta

Maider Arregi 2013ko urtarrilaren 11

Aritz Gordo arrasatearraren begiradapean, horrelaxe ikusi dugu Aramaio asteon. Sekulako argazkiak atera ditu, ikusgarriak. Izan ere, eguraldiak, horretarako aukera eman du. "Aste honetan, behe-lainoak izan ditugu hiru egunetan. Horrek egunsenti ederrak erretratatzeko aukera eman dit", kontatu digu.

Eguraldiari begira

Arizt Gordo, eguraldi iragarpenen zain egoten da. Hala, toki ona bilatu eta goizean goiz jaikitzen dela azaldu digu: "Aste honetan, Aramaioko Etxaguen aldera joatea erabaki dugu; izan ere, ez dut inoiz argazkirik atera paraje horietatik. Enkoadre asko egin daitezke bertatik; batzuetan Orixol inguruan izan gara, goialdean; beste batzuetan aldiz, behera jaitsi gara, San Kristobalera". "Argazkilaritza lasaia da, toki egokia bilatzean dago gakoa eta eguzkiaren izpi egokiak ateratzean, tripodea eta kamera prest izatea", dio.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak