2013ko aurrekontuak zehazteko hitzordua bihar

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko urtarrilaren 11

Aramaioko Udalak 2013ko aurrekontuen zirriborroa herritarren artean zabaldu eta euren iritzien bila jo du aurten. Herriko talde eta eragileekin zein auzo alkateekin bilerak egin ostean urtarrilaren 5ean egin zen aurkezpena eta iritzi bilketa. Bada, hurrengo hitzordua bihar bertan izango da udaletxeko osoko bilkuren aretoan (10:30); iritziak jaso ostean aurrekontu definitiboak aurkeztuko dira. Hurrengo urratsa izango da hilaren 30eko osoko bilkuran onartzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak