"Asteartean egin genuen lehen entsegua 40 lagun inguruk. Herritarren aldetik harrera ona izaten ari da. Aurten gainera, herriko kaleetan eta inguruko auzo eta baserrietara joango gara", kontatu digu Manex Agirrek.
Bat-batekoak koplekin
Aurten gainera, betiko Santa Agedako kopla eta kantuez gain, bat-batean ere animatuko direla esan digu Agirrek: "Baserrietan bat-bateko bertsoren bat ere botako dugu; beste ukitu bat eman nahi diogu-eta".
Herritarrendako deia
Bereziki, gazteei deialdia egin gura dien arren, Santa Ageda egunean parte hartu nahi duen orok du aukera entseguetara joateko. Hurrengoak, urtarrilaren 15ean, 22an eta 29an egingo dira kultura etxean 19:00etan.