Iturrieta sagardotegian Gosek emango dio hasiera txotx denboraldiari

Maider Arregi 2013ko urtarrilaren 11

Arabako sagardogileek urte hasiera guztietan bezala, urtarrilaren 17an, eguenean, Arabako aurtengo Sagardo Berriaren Eguna  ospatuko dute. Ekitaldia  arratsaldeko zortzietan egingo da Aramaioko Iturrieta Sagardotegian.

Gonbidatu bereziak

Aurten gonbidatu berezia izango dugu: Gose musika taldea. Beraiek zabalduko dituzte kupelak eta lehen txotxa egingo dute Iturrieta sagardotegian. Txalaparta, bertsoak eta trikitixa izango dira sagardotegiko giroa alaitzeko eta goxatzeko. Hala, Arabako Sagardogileek edari goxo eta naturala, gure sagardoa, dastatzera animatu gura ditu herritarrak

Erraz edateko sagardoa

Iturrieta sagardotegiko Juanjo Peciñari aurtengo sagardoa nolakoa den galdetu diogu: "Edateko oso erraza da; publiko orokorrarendako sagardoa da. Suabeagoa, erraza. Gure helburua da sagardo munduan jende asko sartzea eta gerturatzea, publiko guztiarendako sagardoa egitea". 16 urte daramatza Iturrietan eta krisi garaia den arren, euskaldunok sagardo denboraldiari erantzun ona emango diogula esan digu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak