Izan ere, garai hartako informaziorik ez dago apenas: "Arrazoia jakinekoa da. Gerran dokumentu asko erre, galdu edo frankistek konfiskatu zuten. Badakigu Salamancako artxiboan ere badagoela zerbait eta han oraindik ez dut arakatu. Era berean, gerra aurreko informazioa badago Gasteizko artxiboan. Aramaioko abertzaletasuna ulertzeko ez dago informazio handirik, eta dagoen apurra biltzen ari gara", adierazi zuen Berriozabalek.