Hasierako agurraren ostean, denetarikoak izan ziren gaiak: Aramaion irekiko den diskotekako arduradun lanetan aritu ziren lau bertsolariak, Igoa aramaioarraren eta Amuriza 'japoniarra'-ren arteko harremana ere kuriosoa izan zen, Sarriegi nudista eta haren aurrean "paralizatuta" geratu den Lujanbioren arteko elkarrizketak ere ederrak, bankuak etxetik kaleratu dituen gurasoen alaba den Amuriza bizi duen egoera latza, Igoa Euskal Herriko bertsolari txapelketa antolatzeaz arduratuko dena....