Ekonomatoa egituratzeko proposamenak azalduko ditu Aramailur taldeak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko abenduaren 24a

Aramailur kontsumo taldeak ekonomatoa egituratzeko proposamen zehatzak azalduko ditu eguen honetan, hilak 27, hiltegi zaharrean egingo duten aurkezpenean (18:30). Ekitaldi irekia izango eta beraz, oraindik ere taldeko kide ez direnek aukera izango dute ekonomatoaren funtzionamenduaren gaineko argibideak jasotzeko. Eta noski, parte hartzeko interesa duenari ateak zabalik egongo dira.

Egueneko bileraren arrakasta bermatzeko, proposamen zehatzen berri emango dute. Hasteko, irabazi asmorik gabeko elkarte moduan osatzeko urratsak zehaztu behar dituzte, beti ere Aramaio Basarri Barri fundazioaren barruan dagoen taldea dela aintzat hartuz.

Finantziaziorako, bazkidetza

Bazkidetza bidez finantzatzea da asmoa: "Bazkideek ekonomatoko produktuak kontsumitzeko eskubidea izango dute, baita ekonomatoaren inguruko erabaki guztietan parte hartzeko ere. Eta euren betebeharra izango da, aldi berean, ekonomatoa aurrera eramateko egin behar diren lanetan parte hartzea: txandak, garbiketa...", diote. Urteko kuota 15 euro izatea aurreikusten dute eta sarrera kuota beharrezkoa izango den aztertzeke dute oraindik. Horiek eta beste hainbat kontu eztabaidatuko dituzte eguenean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak