Hurrengo egunetan umeek hainbat tailer, ikuskizun eta emanaldi izango dituzte. Tailerrak ludotekan egingo dira; eta ordu horietan bakarrik egongo da zabalik. Udal liburutegiak, berriz, ohiko ordutegian egingo du lan; hau da, 17:00etatik 20:00etara.
Urteko azken egunean haurrek Bilboko PIN Gabonetako haur parkera joateko aukera izango dute. Udaletxean eman behar da izena, abenduaren 26a baino lehen, zortzi euro ordainduta. 10 urtetik beherakoak heldu batekin joan beharko dira; 18:00ak aldera bueltatuko dira.
Debarroako finalak Aramaion
Kirol hitzorduek ere ez dute hutsik egingo. Izan ere, abenduaren 26tik 31ra Gabonetako Debarroako Pilota Txapelketa jokatuko da. Kanporaketak Aramaion, Arrasaten eta Oñatin jokatuko dira, benjamin, alebin eta infantil mailan. Aurtengo txapelketa Aramaioko taldeak antolatu duenez, finalak bertan jokatuko dira.
Kantaldiak Gabonak hasteko
Gabonak gustuko dituenarendako Gabon kantak ezinbesteko osagai dira eta Aramaion abesteko ohitura oso hedatua dagoenez, kantaldiak ez dira faltako.
Domekan, esaterako, bi saio izango dira. Goizean, Bizente Goikoetxea abesbatzak egingo du kantuan San Martin elizan, mezaren ostean –hilaren 29an Arrasateko San Andres auzoan ere abestuko dutela iragarri dute–. 19:00ak aldera, berriz, urteroko Gabon kantaldia egingo dute Arrasateko, Otxandioko eta Legutioko lagunekin batera. Aurten Aramaion egitea tokatzen da.
GABONETAN ZER?
Abenduak 21: Euskarazetamol antzezlana Kultur etxean (22:30).
Abenduak 23: Bizente Goikoetxea abesbatzaren kontzertua San Martin elizan (12:30).
Abenduak 23: Gabon kantaldia San Martin elizan (19:00), Legutioko, Otxandioko, Arrasateko eta Aramaioko herritarren parte hartzearekin.
Abenduak 24: Olentzero (18:00).
Abenduak 26: Umeendako tailerrak ludotekan: Batidu dibertigarriak egiten (12:00).
Abenduak 26: Txotxongilo emanaldia Kultur etxean: Antzokiko istorioak (17:00).
Abenduak 27: Umeendako tailerrak ludotekan: Cupcakes (12:00).
Abenduak 27: Magia ikuskizuna Kultur etxean: Magiaderiak (17:00).
Abenduak 28: Umeendako tailerrak ludotekan: Eskulanak txokolatearekin (12:00).
Abenduak 30: Baztan pelikularen emanaldia Kultur etxean (19:00).
Abenduak 31: Bilboko PIN Gabonetako haur parkera irteera (09:15).
Abenduak 31: Gabonetako pilota kopako finalak kiroldegian (goizean).
Urtarrilak 1: Orixolera mendi martxa (goizean zehar).
Urtarrilak 2: Ipuin kontalari saioa Patata Tropikala taldearen eskutik (17:00 eta 18:00).
Urtarrilak 3: Bertso saioa Kultura etxean: Xabi Igoa, Aitor Sarriegi, Maialen Lujanbio eta Miren Amuriza. Sarrera : 3euro.
Urtarrilak 4: Haurrendako jolas parkea kiroldegian (12:00-14:00 eta 16:00-19:00).