Gaur haurrendako txanda izango da. Panta Rhei antzerki taldearen eskutik Tira! Aurrera! antzezlana ikusi ahalko da gaur Kultur etxean, 17:00etan. Aktoreek zein txotxongiloek hartzen dute parte obran. Pailazo baten istorioa kontatzen du, hiriak baztertuta bizi diren haurrak lagundu nahi dituen pailazoaren bizitza. Heziketarako helburu argia du antzezlanak.
Bihar, bestalde, Euskarazetamol obra ospetsua iritsiko da Kultur etxera (22:30), Txirritola euskara elkartearen eskutik. Euskarazatemol, Ez Dok Hiru Bikoteatroak Dibertimentuak izenez bataiatu zuen trilogiaren azken alea da: "Antzerkiaz tutik ez dakigun arren, gutxienez hirura arte kontatzen badakigu", diote Patxo Telleriak eta Mikel Martinezek. 2009an estreinatu zuten obra eta bihar helduko da Aramaiora; euskara eta umorea uztartzen dituen antzezlana da.