Bi auto errepidetik irten dira Kurtzetan

Goiatz Arana Begiristain 2012ko abenduaren 10a

Goizeko zortzietarako minutu batzuen faltan gertatu dira ezbeharrok, itxura guztien arabera, izotzak eraginda, Ertzaintzatik adierazi digutenez. Bi auto –Seat Ibiza eta Peugeot 207– A-2620 errepidetik atera dira eta, ondorioz, bi lagun zauritu dira, arin: sorbaldan sentitzen zuen batek min eta hankan besteak, baina ez dituzte ospitalera eraman behar izan, aski izan da istripu lekura joandako anbulantzian artatzearekin. Autoak garabian eraman dituzte eta elurra kentzeko makina batek izotza bota du Kurtzeta mendateko puntu horretan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak