Plan orokorrari hasierako onarpena emateko agiria, urte amaierarako gertu

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko abenduaren 3a

Azaroaren 28ko osoko bilkuran landu zen gaietako bat izan zen plan orokorrarena. Alkatearen borondatez, hirigintza planaren egoeraren berri eman zuten. Izan ere, Arabako Diputazioak funtsezko aldaketa batzuk eskatzen ditu behin betiko onarpena egin aurretik.

Aldaketa horien artean daude honako bi hauek: industria erabileretarako eremua (IB-13) izatea aurreikusten dena, Arrasatetik Aramaiorako norabidean Ibarrara heldu aurretik ezkerreko aldean geratzen den lursaila, lur ez urbanizagarri bezala sailkatu beharko dela dio Aldundiak.

Beste aldaketa bat da Matxinkaleren bukaeran aurkitzen den eremua (IB-10) hiri lurzoruko sailkapenetik kanpo utzi behar eta lur ez urbanizagarri moduan jarri beharra. Izan ere, Diputazioaren arabera, gune horretan A-2620 errepide nagusiarekin lotzeko egin beharko litzatekeen lotura dela-eta –zubia eta bidea–-, ez zaio bideragarritasun ekonomikorik ikusten.

Auzoen onarpena etenik

Bestalde, auzo eta landa gune guztietarako plana eten egin da mugaketak berraztertu, eta auzoetan eman daitezkeen hazkuntzak zehaztu behar direlako. Bestalde, Oletako eremua hiri lur bezala sailkatu beharko da. Funtsezko aldaketak daudenez, tramitazioak luze joko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak