Alex Txikonek gidatutako bideo emanaldia gaur

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko azaroaren 30a

Alex Txikon alpinista lemoatarraren bisita izango dugu gaur Aramaion. Orixol mendizale elkarteak antolatuta, 2011ko neguan Gasherbrum I-era egindako espedizioa deskribatzen duen Next time in Inshallah dokumentala aurkeztuko du. Gerfried Göschl  austriarrarekin eta Louis Rousseau kanadiarrarekin batera, Txikon bera da protagonista; 20:00etan da hitzordua, Sastiñan.

Azaldu digunez, bideoaren aurretik 20 minutu inguruko "berbalditxoa" egingo du eta gero dokumentala jarriko dute: "Amaieran beti egoten dira galderak eta horiek erantzuten beste tartetxo bat egingo dugu", dio. Era berean, gaineratu du "oso pozik" dagoela Aramaiora lehenengoz etorriko delako. 

Bazkide eta federatu kanpainak

Bestalde, iritsi da 2013ra begira mendian federatu edota elkartean bazkide egiteko unea. Abenduaren 10era bitartean bazkide eta federatu berriak egiteko aukera egongo da. Horrez gain, dagoeneko bazkide eta federatu direnek aldaketaren bat egin gura badute honako bi telefono zenbakietara deitu beharko dute: 635 008 857 (Mikel) eta 665 734 952 (Gillen).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak