Xabi Igoa Bertxoko sariketaren Gasteizko finalean, eguenean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko azaroaren 26a

Arabako bertsozale elkarteak eta Hala Bedi irratiak elkarlanean antolatzen duten Bertxoko sariketaren final handia jokatuko da eguen honetan Gasteizko gaztetxean (22:30). Xabi Igoa aramaioarra izango da gure ordezkari bakarra; bidean geratu ziren Paula Amilburu eta Iker Agirre. Igoak dioenez, ez dago faboritorik finalera begira: "Ondo pasatzea izango da helburua. Gainerako bost finalistak lagunak ditut eta ziur sekulako giroa egongo dela gaztetxean".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak