Gorbeia Central Park sustatzeko lankidetza hitzarmena

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko aza. 23a, 13:13

Forum Sportek, Zuiako Koadrilak eta 'Gorbeialde' Landa Garapenerako elkarteak lankidetza akordioa sinatu dute Gorbeia Central Park produktua sustatzeko. Jesús Beamonte Forum Sporteko Komunikazio eta Publizitate arduradunak, Lierni Altuna Zuiako Koadrilako presidenteak eta Txomin Ozerinjauregi 'Gorbeialde' Landa Garapenerako elkarteko buruak sinatutako hitzarmenari esker, Gorbeia Central Park ezagutzera emango dute Euskadin eta Estatuan. Hala, Gorbeiaren balioa helmuga turistiko gisa sustatuko dute.

 

"Produktua bi fasetan zabalduko dugu gure dendetan", adierazi du Beamontek: "Lehenengoan, Euskadiko dendetan leku berezia egingo diogu Gabonetako kanpainan, eta bigarren fasean, Estatuko beste 14 dendatara ere eramango dugu. Besteak beste Kantabriara, Kataluniara eta Gaztela-Leonera". Forumeko arduradunak azpimarratu du "zein egokiro uztartzen dituen sustapen honek gure negozioaren muina. Kirola eta ingurune natural zoragarri bat, kirola
egiteko lekurik aproposenetakoa".

Hitzarmena, "urrats garrantzitsua"

Lierni Altuna Zuiako Koadrilako presidenteak eta Txomin Ozerinjauregi 'Gorbeialde' Landa Garapenerako elkarteko presidenteak, era berean, hitzarmenaren garrantzia azpimarratu dute: "Urrats garrantzitsua da egungo eskaintza turistiko zabalaren barruan, Gorbeia Central Park erreferentziazko produktu bihur dadin".

Dendetan ikusgai

Hitzarmenaren ondorioz, aste honetatik aurrera eta abenduaren 15era arte, Gorbeia Central Park egun batez protagonista izango da Forumen denda hauetan: Laudio, Iruñea, Eibar, Urbil saltoki gunea, Gasteizko Boulevard saltoki gunea, Donostiako Garbera saltoki gunea, Bilbo (Campuzano plaza), Barakaldo (Megapark saltoki gunea) eta Leioa (Artea saltoki gunea).

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak