Santa Zeziliaren omenezko kontzertu berezia domekan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko azaroaren 23a

Bizente Goikoetxea abesbatzak ez dio hutsik egingo Santa Zezilia musikarien zaindariaren omenezko urteroko hitzorduari. Azken asteotan San Martin elizan entseatu ostean, dena dute gertu domekako kontzerturako. Meza ostean izango da emanaldia, San Martin elizan bertan, eta kontzertuaren ondoren, ohi moduan, Dukiena jatetxean bazkalduko dute.

Bittor Kortabarria abesbatzak presidenteak abestuko dituzten abestien berri eman digu; bederatzi kantu izango dira: Maitia nun zira (Jose Uruñuela), Elurra mara mara (herrikoia), Oi ama Euskalerria (Benito Lertxundi), Fedea eta itxaropena (Musika Dard Jamin-ena eta hitzak Antonin Lugniere-enak), Ruinas del monasterio (anonimoa), La Golondrina (Narciso Serradel), Rossinyol (herrikoia, Kataluniakoa), Carnavalito (Abalos anaiak) eta Zezili done zinan (Antton Errarte).

Santa Agedarako prestaketak

Bestalde, Kortabarriak aurreratu digu Santa Ageda egunerako prestaketekin hasita daudela. Bertso eskolako kideekin eta trikitilariekin bilerak egin dituzte dagoeneko eta euren erantzuna "oso ona" izan da, abesbatzako presidentearen arabera: "Azken urteetan galbidean zegoen Santa Agedako ospakizunari ukitu herrikoiago bat eman gura diogu". Otsailaren 2an irtengo dira kantuan eta entseguak noiz egingo dituzten zehaztu dute dagoeneko: urtarrilaren 8an, 22an eta 29an, Kultur etxean (19:00). Antolatzaileek herritarrei dei zabala egin die parte hartzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak