Kalean euskara zenbat erabiltzen den jakingo dugu hilaren 22an

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko azaroaren 19a

Aramaioko euskararen kale erabileraren neurketa egin du Soziolinguistika Klusterrak.  Lehenagotik ere baditugu datuak Aramaio euskaraz egiten duen herria dela frogatzen dutenak: 2001ean kale erabilera orokorra %65,4koa zen, 2003an %61,9koa eta 2008an %56,2koa.

2001eko eta 2003ko neurketak SEI erakundeak egin zituen eta 2008koa Soziolinguistika Klusterrak egindakoa da –SEI klusterraren barruan sartu zen–.
2008ko beherakadaren ostean azken lau urteetan gora egin du erabilerak, neurtzaileek aurreratu dutenez, azken neurketek %64,4ko erabilera erakusten dute-eta. 

Hainbat irizpide kontuan

Aurkezpena eguenean izango da, hilak 22, Sastiñan (18:30). Olatz Altuna Klusterreko kideak emaitzen berri emango du, adina, generoa eta beste irizpide batzuen arabera. Datozen urteetarako joera era azalduko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak