Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, eta erdi mailako, goi mailako zein unibertsitate ikasketak dituzten ikasleek jaso ahal izango dute laguntza. Udalak garraio gastuen zati bat ordainduko du –beti ere kontuan hartuta eskatzaile guztiek diru kopuru bera jasoko dutela– eta euskara ikasten duenari, berriz, gastu osoaren %80a ordainduko zaio, baldin eta baldintza guztiak betetzen baditu (asistentzia eta maila gainditzea).
Interesatuak azaroaren 30a baino lehen eman beharko dute izena. Eskaera udaletxean bertan egin behar da, bertan banatuko da-eta bete beharreko izen-emate orria.
Aurkeztu beharreko dokumentuak
Honako dokumentuak aurkeztu beharko dira: 2011-2012an egindako ikasturtearen matrikula agiria eta %80tik gorako asistentzia ziurtatzen duen agiria, Nortasun Agiriaren fotokopia, langabetua denaren ziurtagiria, kontu korronteko zenbakia eta zerga betebeharrak eguneratuta dituela ziurtatzen duen agiria.