Antolatzaileak pozik daude herritarren erantzunarekin eta uste dute jendeak gero eta kontzientzia handiagoa duela ingurumenaren alorrean.
Udala: "Auzolana altxor preziatua da"
Era berean, Udala ere pozik agertu da ekintzarekin : "Udalak eskerrak eman nahi dizkie auzolanetan, orokorrean, gure herria hobetzen ibili diren, dabiltzan eta ibiliko diren guztiei. Auzolana gure herrian oraindik mantentzen den altxor preziatu bat da eta Udalaren lana ezinbestean osatzen du. Erreka garbitzearen kasuan, ikusita zenbat zakar jaso zen, argi gelditu da gure natura zaindu behar dugula, horregatik guztiok esfortzu bat egin behar dugu gure kaleak, errekak eta mendiak garbi mantentzeko eta bertara zakarrik ez botatzeko, natura guztiona delako eta guztiok naturaren parte garelako", adierazi du ohar baten bidez.