San Martin eguneko pilota txapelketan, "maila ona"

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko azaroaren 15a

San Martin egunean pilota izan zen protagonista Aramaioko pilotalekuan. Xabier Herrarte pilota eskolako arduradunak adierazi duenez, ez zen jende larregi hurbildu baina infantil zein kadete mailako pilotariek "maila ona" erakutsi zuten. Herrarte eta Ibabe zein Bideburu eta Arregi –argazkian– izan ziren ordezkari aramaioarrak. Gainera, nesken artean Euskal Herrian dauden palista onenetarikoen artean izan zen lehia ere azpimarratu du Herrartek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak