Zaldibarko Udala da txapelketaren antolatzaile nagusia; Gipuzkoan eta Araban egiten dira kanporaketak eta aurten Arabakoa Aramaion egitea erabaki dute: "Agurainen egin izan dira kanporaketa gehienak baina aurten Gipuzkoara hurbildu gura izan dugu", adierazi du Zaldibarko Rafa Urizar Kultura zinegotziak. Aramaiok Udalak gustura jaso zuen antolatzaileen eskaera. Sei bikotek hartuko dute parte biharko kanporaketan: "Gehienak gipuzkoarrak dira baina badago Nafarroako bikoteren bat", adierazi du Urizarrek.